Iparra eta Hegoa, gereziondoak batuta

Aurten 20. urteurrena ospatu dute

Igandean eman zioten amaiera aurtengo Iparra Hegoari. Horretarako, ekitaldi instituzionala egin zuten udaletxean. Bertan, zazpi lurraldeetako euskal herritarren arteko elkarlan bide berriak bultzatzeko ‘Gereziondotik Euskal Herria eraikitzeko bidean’ adierazpena sinatu zuten Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa Beheko hautetsiek.
IMG_2481

Filipe Aramendi Urruñako zinegotzia adierazpena sinatzen

IMG_2469 1

Eluska Gerriko Segurako Alkatea, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria eta Filipe Aramendi Urruñako zinegotzia.

                  Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria izan zen ekitaldiaren buru. Haren hitzetan herritarren arteko ezagutza eta harremana behar beharrezkoak dira zatiketa juridiko eta instituzioala gainditzeko.

Hori dela eta, Iparra Hegoa ekitaldia “adibide garrantzitsua” dela azaldu zuen. Segurako alkate Eluska Gerrikok eskertu egin zuen iparraldekoen bisita, «egun bereziak» izaten direla azalduz. Filipe Aramendi Urruñako zinegotzia ere pozik agertu zen bi herrien arteko elkartasunarekin.

IMG_2484 1

Ekitaldi instituzionala amaitzean txaloka hasi ziren aretoan

IMG_2486 1

Arama, Baigorri, Itsasondo, Segura, Ordizia, Udalbiltza eta Urruñako ordezkariek sinatu zuten agiria

                Senidetzeak bultzatzearen garrantzia

Segurako plazan landatutako gereziondoa, baita Aiherran, Antzuolan eta Euskal Herriko lurraldeen arteko harremanak irudikatzen dituzten beste zuhaitzak babesteko konpromisoa hartu zuen Udalbiltzak, eta beste asko landa daitezen laguntzea da haien nahia. “Senidetze berriak beste herrietara zabalduz, nazio dimentsioa emanez eta elkarlana bultzatuz”, adierazi zuen Aizpuruak.

«Gure arteko elkar ezagutza eta elkarlana tresna azkarrak dira etorkizunari aurre egiteko» Mertxe Aizpurua, Udalbiltzako lehendakaria.

Udaletxeko ekitaldia amaitu eta, ohiturari jarraituz, gereziondora gerturatu ziren hautetsi eta herritarrak hogeigarren Iparra Hegoa agurtzeko.

segura_gereziondoa

Segurako gereziondoan egin zuten urtero egin ohi duten ekitaldia

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa