Ordiziak garrantzi handiko 5 puntu lortu ditu, Getxoren kontrako derbia irabazita

CAIgocAWUAEDSpCAmpo Ordiziak 36 eta 12 irabazi zuen atzo Altamiran, Getxo Artearen kontrako derbian. Garrantzi handiko 5 puntu lortu dituzte Santos Regilen mutilek. Ohorezko mailako sailkapenean 7. postuan jarraitzen dute, baina atzeko postuetan dauden taldeekiko tartea handitzea lortu dute. Partida osoan zehar aurretik joan zen etxeko taldea. 5-0, 10-0 eta 17-0eko markagailuarekin joan ziren atsedenera. Handik bueltan ere, jaun eta jabe izan ziren ordiziarrak: 24-0, 29-0 eta 36-0ko aldearekin; partidaren ondarrean, bizkaitarrek aldea jatea lortu zuten, markagailuan 36-12ko azken emaitza utziz. Korrikaren alde Bi euskal talderen arteko derbia izaki, Getxo Arteako eta Ampo Ordiziako jokalariek Korrika19ren aldeko kartela atera zuten partidaren hasieran.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa