Bista Alaiko kasuan helegitea jartzeko epea «bukatu» dela esan du EAJk
Alkatea epea iraungi dela esatera behartuta dagoela esan dute, eta publikoki komunikatu dezala exijitu diote. Gaiari jarraipenik ez ematea espero dute jeltzaleekBista Alaiko etxeen inguruko aferaren sokak ez du etenik oraindik. EAJ alderdiak jakin duen...
Alkatea epea iraungi dela esatera behartuta dagoela esan dute, eta publikoki komunikatu dezala exijitu diote. Gaiari jarraipenik ez ematea espero dute jeltzaleek
Bista Alaiko etxeen inguruko aferaren sokak ez du etenik oraindik. EAJ alderdiak jakin duenez, Patxi Plazaola alkate ohiaren aurkako salaketa artxibatu eta hari helegitea jartzeko epea bukatu da, eta horren berri publikoki eman dezala exijitu diote Beasaingo udal gobernu taldeari, zehazki, Koldo Agirre alkateari eta Aitor Larburu zinegotziari. Eskari horri beste bat gehitu diote: «Bilduren udal gobernu taldeari gogor eskatzen diogu Beasaingo herriari aitor diezaiola zehapen espedienteak eragin duen kostua, bufeteen ordainsariak eta teknikarien lan-orduak barne hartuta».Jeltzaleek adierazi dutenez, EAJk ez du udal gobernu taldearen ahotik jakin errekurtsoa aurkezteko epea iraungi denik, «nahiz eta formalki eskaera eginda egon». «Alkatea behartuta dago epea iraungi dela komunikatzera, baina ez du egin», esan dute, eta hori publikoki egin dezala eskatu diote: «Bere garaian beraiek eskatu zuten gardentasuna eskatzen dugu guk ere, eta estrategia politikoekin bukatu dezatela».
«Prebarikazioa»
«Atzera begira aurrera egin nahi duenak, aurrez aurre talka egiteko arriskua du» EAJren ustez, eta «Bilduri Beasainen gertatu zaiona horixe» izan dela gaineratu du: «Aurrera egiteko ezintasun agerikoaren aurrean iraganean itsuturik aztarrika egiten aritu da, eta legearekin egin du talka; izan ere, bidegabe eta zuhurtziagabe epaitegietara eraman du Patxi Plazaola alkate ohiaren kudeaketa».
2014ko uztailaren 8an «Bista Alaiko kasuko ikerketa-izapideak artxibatxea ebatzi zuen Gipuzkoako Lurraldeko fiskalburuak, Patxi Plazaola alkate zela Beasaingo Udalak zuzen jokatu zuela iritzita».
Horregatik, eta helegiteak jartzeko epea bukatuta, gaia «betiko ixtea» espero du EAJk.













