Hamargarren urteurrena ospatuko du Ordiziako D'elikatuz zentroak
Ordizia eta Goierri bisitariei erakusteaz gain, gastronomia eta bertako produktuak sustatzen egin dute lan. Ospakizun ekintza ugari antolatu dituzte apiriletik urrira70.000 bisitaritik gora jaso ditu orain arte D'elikatuzek. Goierrira eta Ordiziara dat...
Ordizia eta Goierri bisitariei erakusteaz gain, gastronomia eta bertako produktuak sustatzen egin dute lan. Ospakizun ekintza ugari antolatu dituzte apiriletik urrira
70.000 bisitaritik gora jaso ditu orain arte D’elikatuzek. Goierrira eta Ordiziara datozen turistei harrera egin eta interesgune berezietara bideratzea da D’elikatuzen egitekoa. Ordiziako azoka oinarri hartuz, bertako produktuen balioa eta kontsumoa sustatzen ere egin dute lan. Ordizia eta Goierriko mugak gainditu ditu D’elikatuzek elikadura osasungarriaren eta bertako produktuen sustapenean. Sortu zeneko hamargarren urteurrena ospatuko dute aurten.Apiriletik urte amaiera arteko ekintzaz betetako egitaraua aurkeztu zuen atzo Leire Arandia D’elikatuzeko zuzendariak. Bisitak, ikastaroak eta gastronomiaren bueltako hainbat ekintza izango dira.
D’elikatuzek hamar urtean egindako lana goraipatu zuen atzo Igor Eguren Ordiziako alkateak. Bisitariei Ordizia eta bailara erakusteaz gain, gastronomia alorrean, azoka sustatuz, egindako lana nabarmendu zuen. Turismoak, Ordizia eta inguruak ezagutaraztearekin batera, ekonomia ikuspegitik duen garrantzia ere aipatu zuen.
Eskualdean turismoak Barne Produktu Gordinean duen eragina %7,6koa da. «Euskadin eta Gipuzkoan baino altuagoa da Goierriko zifra. Ez da Goierrin gehien eragiten duen sektorea, baina garrantzitsua da», zioen Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak.
Gipuzkoako Aldundiarekin nahiz Eusko Jaurlaritzarekin garatutako egitasmoak ere gogorarazi zituen Egurenek. Horren adibide dira D’elikatuz Bizi kanpaina, datorren astelehenean aurkeztuko dute Gipuzkoako Kirolarientzako Elikadurarako gida praktikoa, edo Nekazaritza Saila eta Hazi korporazioarekin elkarlanean bertako produktuen inguruan landutako argitalpenak, hitzaldiak nahiz elkarlan proiektuak.