Udako Futbol Teknifikazio Kanpusean izena emateko azken egunak
Abuztuaren 31tik irailaren 4ra izango da kanpusa. Izena emateko azken eguna abuztuaren 28a da.
Beasaingo Igartza futbol zelaia. Aimar Maiz Abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitartean, haur eta gazteei zuzendutako XI. Udako Futbol Teknifikazio Kanpusa egingo dute Beasaingo Igartza futbol zelaian.
Goizeko 09:00etatik 13:00etara izango dira entrenamendu eta jarduerak. Familiei begira, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute: 08:30etik 09:00etara eta 13:00etatik 13:30era.
Izena emateko azken eguna abuztuaren 28a izango da, eta Beasainke.com webgunean dagoen inprimakia bete beharko da.













