Igandean Seguran izango da loreen eta landareen azoka. Aurten 15 urte beteko ditu azokak. Etzi ibilaldi gidatua egingo dute Aitor Montesek eta Joxean AuzmendikLarunbatean hasiko da, egutegiaren arabera behintzat, udaberria. Lehen eguzpi izpiak agertuko...

Igandean Seguran izango da loreen eta landareen azoka. Aurten 15 urte beteko ditu azokak. Etzi ibilaldi gidatua egingo dute Aitor Montesek eta Joxean Auzmendik
Larunbatean hasiko da, egutegiaren arabera behintzat, udaberria. Lehen eguzpi izpiak agertuko diren edo ez jakiterik ez dagoen arren, Seguran ongietorria egingo diote udaberriari. Aurten, Udaberriko Loreen eta Landareen 15. azoka egingo dute.
Larunbat goizeko 12:00etan herriko Azpila Dantza Taldeak ikuskizuna emango du herriko plazan. 16:00etan, berriz,
Ibai inguruko ekologiari buruzko ibilaldi gidatua egingo dute, Aitor Montes eta Joxean Auzmedi biologoak buru direlarik. Zubi Haunditik hasiko da ibilaldia.
Azoka, igandean
Igandean goizeko 10:00etan irekiko da azoka. Bertan, lore, landare, hazi, barazki-landare salmenta eta erakusketa egongo dira. Bestalde, herriko trikitilari eta Kriseilu txistulari taldea ibiliko da Segurako kaleak girotzen. Goizean zehar umeekin tailerrak egingo ditu Juan Karlos Esainek.
Txerto ezberdinak fruitarboletan ikastaroa ere izango da Josu Osaren eskutik. 15:00etan, azoka itxiko da.
Natura 2000 sarea
Oria ibaiarekin goiko zatia Europako Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrendan dago, hots, Natura 2000 izeneko sarean.
Leku hori bereziki babestu beharreko guneen artean dago, eta horregatik dago izendatuta Babes Bereziko Eremu. Ez da edozein leku sartzen Natura 2000 zerrendan, nahitaez ingurumen kontserbazioak egoera onean egon behar du eta.
Udalak azaldu du «harro» daudela herriko monumentu eta gainerako kultur ondareaz, baina behar bada ingurumenari ez zaiola halako garrantzirik ematen, eta hori hobetzeko antolatu dute ibilaldi gidatua, Madura aldeko Oria ibaiaren balio ekologikoa denek ezagutzeko.