Michelin izar bat duen Ruben Trincado sukaldaria, Urretxuko jubilatuen etxean
Ruben Trincado sukaldaria Urretxura etorri da gaur arratsaldean. Minbiziaren Aurkako Elkarteak ekarri du, koloneko minbiziaren aurkako kanpainaren barne. Ekitaldian Biodonostiako Ibai Goikoetxea eta Oihane Eriz ikertzaileek ere parte hartu dute.
The post Michelin izar bat duen Ruben Trincado sukaldaria, Urretxuko jubilatuen etxean appeared first on Otamotz.
Ruben Trincado sukaldaria Urretxura etorri da gaur arratsaldean. Minbiziaren Aurkako Elkarteak ekarri du, koloneko minbiziaren aurkako kanpainaren barne. Ekitaldian Biodonostiako Ibai Goikoetxea eta Oihane Eriz ikertzaileek ere parte hartu dute. Aholku gastronomikoak eman dituzte.
Ekitaldi honen helburua elikadura osasuntsua ez dela aspergarria ikustaraztea eta koloneko minbizia saihesteko kanpainan parte hartzen ez duen biztanlegoa (%29) parte hartzera animatzea da. Izan ere, koloneko minbiziak ez du abisatzen eta proba egitea oso garrantzitsua da. Bai gizonezkoen eta bai emakumezkoen artean, minbizi hau bigarrena da (prostatakoaren eta bularrekoaren ondoren). Hala, bi sexuak kontuan hartuz, euskaldunen artean koloneko minbizia da ohikoena: minbizien %14,6 mota honetakoak dira.
Hitzaldian gaixotasuna zerk sor dezakeen azaldu dute eta dieta osasungarriaren garrantzia azpimarratu dute. Minbiziari aurre egiteko armak prebentzioa eta ikerkuntza dira. Elikadura orekatua eta ariketa fisikoa tresnarik baliagarrienak dira. Tabakoa eta alkohola, berriz, etsairik handienak.
The post
Michelin izar bat duen Ruben Trincado sukaldaria, Urretxuko jubilatuen etxean appeared first on
Otamotz.