Serrano alkateak agintaldian egindakoaren zerrenda egin du
Zumarragako alkateak esan duenez 80 proiektutik gora burutu dituzte. Hamaika milioi eurotik gora inbertitu dituzte. Udalaren zorpetze maila «baxua» daMikel Serrano Zumarragako alkateak ordubete eta laurdeneko mintzaldian, Power Point baten laguntzare...
Zumarragako alkateak esan duenez 80 proiektutik gora burutu dituzte. Hamaika milioi eurotik gora inbertitu dituzte. Udalaren zorpetze maila «baxua» da
Mikel Serrano Zumarragako alkateak ordubete eta laurdeneko mintzaldian, Power Point baten laguntzarekin, bukatzear dagoen agintaldian (2011-2015) buru duen udal gobernu sozialistak egindakoaren zerrenda egin du.Asko dira alkateak aletutako proiektuak, aurrekontuak eta lortutako diru laguntzen zenbatekoak. Hizketaldiaren amaieran, guztira, agintaldian 80 proiektutik gora burutu dituztela esan zuen alkateak. Proiektu horiek guztiak martxan jartzeko 170 enpresen lankidetza izan dutela gehitu zuen, «asko eta asko bailara bertakoak; horrenbestez, enplegua sortzen lagundu dugu». Proiektu horiek guztiak egikaritzeko hamaika milioitik gora inbertitu ditu Zumarragako Udalak. Kopuru horretan Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ia hiru milioi euroko diru laguntzak daude.
Heriotza tasa
Hori guztia aipatuta, alkateak azpimarra egin zion udalaren zorpetze maila «baxuari». Izan ere, Zumarragako Udalaren zorpetzea %1,69 da eta Zumarraga Lantzenena %1,51. Zorpetzea, orotara, Serranoren arabera, %3,28 da gaur-gaurkoz.
Alkateak Zumarragako biztanle kopuruaren jaitsieran geldialdia egin zuen. 9.950 biztanle ditu Zumarragak eta kopuru hori da maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan aintzat hartuko dena. Ondorioz, udalbatzako kide kopurua jaitsiko da hamazazpitik hamahirura. Alkateak biztanle jaitsiera azaltzeko honakoa esan zuen: «Agintaldi honetan heriotza tasa igo egin da, 150 pertsona gehiago zendu dira lau urteotan eta, bien bitartean, jaiotze tasa ez da igo».
Euskararen egoerari dagokionez, amaitzear den agintaldian kale erabilera %4,5 igo da Zumarragan alkateak emandako datuen arabera, «egoera ezin hobea da Zumarragak aurretik izan dituen datuak kontuan hartzen baditugu».













