Gure Esku Dagoko oihalak eskuragai, gaur Seguran
SEGURA // Gaur bertan aukera izango dute Seguran Gure Esku Dagoko oihal zatia eskuratzeko. Bakoitzak oihal zati bat lortu ahalko du, eta bertan nahi duena idazteko aukera du. Izan daitezke, esaterako marrazkiak, bertsoak edo poemak. Seguran 320 atxikim...
SEGURA // Gaur bertan aukera izango dute Seguran Gure Esku Dagoko oihal zatia eskuratzeko. Bakoitzak oihal zati bat lortu ahalko du, eta bertan nahi duena idazteko aukera du. Izan daitezke, esaterako marrazkiak, bertsoak edo poemak. Seguran 320 atxikimendu lortzeko erronka dute, eta Segurako plazan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara oihal zatia lortzeko aukera izango da.