Hauteskundeetarako botoa postaz emateko aukera jarri dute
Maiatzeko Udal eta Foru Hauteskundeetan botoa postaz eman nahi dutenei zuzenduta bulego bana jarri dute martxan Beasainen EAJ eta PSE-EE alderdiek. Botoa postaz eman ahal izateko beharrezko izapideak egiten lagunduko diete bi bulegoetan alderdi banatak...
Beasaingo EAJ-PNVren kasuan, Batzokian egokituko dute herritarrei zuzendutako gunea. Hala, astelehenetik ostiralera 19:00etatik 21:00etara Iturralde plazako egoitzan egongo dira, apirilaren 14ra arte. Edozein argibide nahi duten herritarrei zuzenduta 943 88 36 16 telefonoa ere egokitu dute.
Sozialistak Andre Marin
Beasaingo sozialistek ere zerbitzu bera jarriko dute herritarren eskura, beraien kasuan Andre Mari kaleko 5.zenbakian. Sozialistek ere astelehenetik ostiralera eskainiko dute zerbitzua, 11:30etik 13:30era bitartean eta 18:00etatik 20:30era.
Sozialistekin harremanetan jarri nahi dutenek 943 88 47 66 telefonora deitu behar dute.













