Desfibriladorea jarriko du udalak Legorretako eskola aldean
Bihotza suspertzeko desfribiladorea «denen eskura» jarriko du Legorretako Udalak, eskola aldean. Bihotza gelditu zaienei suspertze ariketak egiten laguntzeko izango da, mota horretako gailuak jartzeko ekinbidearekin bat eginez.
Desfibriladorea erabiltzeko, ordea, jakintza batzuk behar dira. Hala, Legorretako Udalak bi orduko ikastaro bat antolatu du. Apirilaren 17an izango da, ostirala: 16:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Aurretik, bi ikastaro bereizi ere emango dituzte: apirilaren 13an udaleko langileei eta zaintzaileei eskainitakoa, 13:00etan. Eta bigarrena apirilaren 15ean, gaztetxeko gazteei eta herriko kirol taldeetako kideei zuzendutakoa, 16:00etan.