Erabakitzeko eskubidearen gaineko debatea antolatu du Ordizian Gure Esku Dagok
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia eta Mario Zubiaga EHUko irakaslea elkartuko dituen saioa antolatu du Ordiziako Gure Esku Dagok “Derecho a decidir edo autodeterminazio eskubidea?” goiburupean. Hurrengo ostiralean, hilaren 17an, izango da ekitaldia udaletxeko areto nagusian iluntzeko 19:00etan. Jon Muñoa zeraindarrak gidatuko duen saioa euskaraz nahiz gazteleraz garatuko da.