Legazpin hobekuntza lanak egin dituzte Mugikortasun Planaren baitan
Aldaketa hauei esker, oinezkoek, bizikletek eta ibilgailuek segurtasun handiagoa dute. Olaondoko aldapan zirkulazioa bi noranzkoa da. Beheranzkoa herritik irteteko, San Inazio auzoko aldapatik edo Santikutz kaletik datozen ibilgailuentzako. Goranzkoa, auzoetara joateko.
La Salle kalean, berriz, trafikoa norabide bakarrekoa da. Lanaren hiribidetik sartu behar da eta Olaondotik irten. Gainera, aparkaleku berriak jarri dituzte.
Azkenik, Muruko bidegurutzean Laubidetik datozen ibilgailuek lehentasuna dute. Hala, San Inaziotik datozenak gelditu egin behar dira. Norabidea beherakoa da Muruko bidegurutzetik Juanastegi kaleko 25eraino.
Planoan bi gauza oker daude: Laubidera doan aldapa bi norabidekoa da eta Juanastegi (gaztetxe parean) orain arte bezala.