Bisita mitologikoa egingo dute bihar Igartza multzoan
Igartza multzoa osatzen duten elementuak ezagutzeko aukera egongo da berriz Beasinen; bihar bertan izango da, eta oraingoan mitolojiaz betetako bisita izango da, bisitariek pertsonai mitolojikoak identifikatu beharko baitituzte multzoko gune ezberdinetan: Mari ermitan, Olentzero burdinolan…
Gidariaren azalpenekin kokatu beharko ditu bisitariak pertsonaiak leku egokian. Horregatik, “umeekin batera egiteko bisita polita” izan daitekeela adireazi dute Igartza Multzoaren kudeatzaileek. Bisitaren amaieran pertsonai baten kareta margotzeko aukera ere izango dute umeek.
Bisita 16:30ean hasiko da, Igartzako jauregiaren parean. Bertara agertzea nahikoa izango da bisitan parte hartzeko.