Lurra dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du astelehenetik aurrera
Lurra dantza taldeak 50 urte beteko ditu aurten eta ekitaldi sorta antolatu du urteurrena ospatzeko. Hasteko, astelehenean erakusketa irekiko dute udaletxeko atarian. Bertan, garai bateko eta egungo jantziak, urte hauetan
The post Lurra dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du astelehenetik aurrera appeared first on Otamotz.
Lurra dantza taldeak 50 urte beteko ditu aurten eta ekitaldi sorta antolatu du urteurrena ospatzeko. Hasteko, astelehenean erakusketa irekiko dute udaletxeko atarian. Bertan, garai bateko eta egungo jantziak, urte hauetan guztietan bisitatu dituzten herrietan jasotako oroigarriak eta argazki zaharrak jarri dituzte. Erakusketa astelehenean irekiko dute eta hilaren 26a arte egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan eta igandetan 11:00etatik 14:00etara.
Hilaren 25ean, berriz, erromeria egingo dute Santa Barbaran. 17:30ean izango da. Maiatzaren 15ean baserritar jantzien erakusketa irekiko dute. Erakusketa honen helburua herritarrek Euskal Jaian baserritar jantzia janztea da. Hori dela eta, jantzien egilea erakusketan egongo da eta herritarren zalantzak argituko ditu.
Ekainaren 21ean Dantzari Txiki eguna ospatuko dute. Urteurrena dela eta, Euskal Herritik kanpoko talde batek ere parte hartuko du. Uztailean taldeko kideek bazkaria egingo dute. Haurren gurasoak gonbidatuko dituzte.
Bestalde, Euskal Jai eguneko karroza desfilean garai bateko dantzariek ere parte hartuko dute. Azken ekitaldia urriaren 10ean izango da. Egun horretan, garai bateko eta egungo dantzariek jaialdia eskainiko dute Iparragirre plazan. Euskal Herriko eta beste herrialdeetako dantzak eta instrumentuak fusionatuko dituzte. Bestalde, Lurra argazki bilduma digital bat prestatzen ari da. Bertan, pasadizoak ere jasoko dituzte.
The post
Lurra dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du astelehenetik aurrera appeared first on
Otamotz.