Kultur jarduerak izango dituzte aztergai gaur EAJren saioan
Ordizia Elkarrekin egitasmoaren barruko saio berri bat egingo dute. Joxean Muñoz sailburuordea izango da saioan. Gaur 18:30ean egin dute hitzordua AldasoronArloz arlo, hainbat gai aztertzeko Ordiziako EAJk duela aste batzuk abiatutako egitasmoaren bar...
Ordizia Elkarrekin egitasmoaren barruko saio berri bat egingo dute. Joxean Muñoz sailburuordea izango da saioan. Gaur 18:30ean egin dute hitzordua Aldasoron
Arloz arlo, hainbat gai aztertzeko Ordiziako EAJk duela aste batzuk abiatutako egitasmoaren barruan, kultur jarduerak izango dituzte aztergai gaur egingo duten saioan. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Joxean Muñoz izango dute gonbidatu, «egungo bizitza kulturalaren errealitatea partekatzeko herriko ekintza kulturalak antolatu eta dinamitzatzen dituzten erakundeekin eta elkarteekin» batera. Aldasoro tabernan izango da bilera, iluntzeko 18:30ean.Topaketa hauek herrian hainbat arlotan aritzen diren elkarteentzat eta eragileentzat zabaldurik daudela gogorarazi nahi izan du EAJk. «Arlo bakoitzean parte hartzen duten pertsonek egin dezaketen ekarpenak nahi ditugu; udaletik beraien eskaerei erantzunez eta dauden baliabideak optimizatuz, garatu daitezkeen programak egiterakoan diagnosi garbi bat eduki dezagun», dio Santamaria alkategaiak. Hirigintza, ingurumena nahiz mugikortasuna ere aztertuko dituzte datozen astetan.













