Barry Manleyen bakarrizketa saioa izango da Seguran
Bihar gauerako Monologo Gaua antolatu du Segurako Kukurruku gaztetxeak. 22:30ean hasita, Barry Manley umoregile irlandarrak bakarrizketa saioa eskainiko du. Gaztetxean izango da, eta bi euro balio ditu sarrerak.Irlandarra da Manley, baina hogeita hamar...
Irlandarra da Manley, baina hogeita hamar urtetik gora daramatza Euskal Herrian, eta euskaraz egiten ditu bakarrizketak. Euskara ikastearen gorabeherez hitz egiten du, besteak beste, bere bakarrizketa saioan.













