Javier Martin izango da PSE-EEren hautagaia Urretxun
Aurtengo maiatzeko udal hauteskundeetan ere Javier Martin izango da PSE-EEren alkategaia. Urretxuar hau saltzailea da eta ezkonduta dago. Legealdi honetan PSE-EEren bozeramalea izan da. Bere helburu nagusia gardentasuna dela esan
The post Javier Martin izango da PSE-EEren hautagaia Urretxun appeared first on Otamotz.
Aurtengo maiatzeko udal hauteskundeetan ere Javier Martin izango da PSE-EEren alkategaia. Urretxuar hau saltzailea da eta ezkonduta dago. Legealdi honetan PSE-EEren bozeramalea izan da. Bere helburu nagusia gardentasuna dela esan du. Kontu-ikuskaritza bat eskatzeko asmoa du. Birziklapen tasa hobetzeko asmoa du, bosgarren edukiontziaren bidez. Horretarako, bosgarren edukiontzia erabiltzen dutenei hobariak eskaintzearen aldekoa da. Enplegua sortzeko lan egingo duela agindu du. Horretarako, Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin batera, enplegu politikak martxan jarri behar direla esan du. Merkataritza eta turismoa bultzatzeko eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko lan egingo duela ere aipatu du. Sarralde eta Irimo arteko gunea industriarako erabiltzearen alde azaldu da eta emakume, gazte eta 40 urtetik gorakoentzako enplegu programak behar direla esan du.
The post
Javier Martin izango da PSE-EEren hautagaia Urretxun appeared first on
Otamotz.