Aitor Aldasoro buru duen zerrenda aurkeztu du Beasaingo EAJk, "irabazteko eta Beasainek behar duen aldaketa gidatzeko"

Aurkezpen ekitaldian Joseba Egibar izan dute lagun

Aitor Aldasoro da alkategaia.

Aitor Aldasoro da alkategaia.

Beasaingo EAJk ekitaldi publikoa egin du gaur iluntzen, Loinazko San Martin plazaren azpian, udal hauteskundeetarako zerrenda aurkezteko, Joseba Egibar eta Markel Olano bertan zirela. Zerrendaburu Aitor Aldasoro da eta ondoren daude: Leire Artola, Malu Valles, Xabi Matarranz, Edorta Diaz, Irma Arnaiz, Enkarni Arrieta, Jon Olano, Elena Ruiz, Josi Insausti, Nekane Zaldua, Arantxa Zufiaurre, Mikel Plazaola, Miren Arrizabalaga, Juan Martin Aldaregia, Asier Arrese eta Markel Olano; eta zerrenda osatzeko, Arantxa Aseginolaza, Ana Asla eta Joanito Lasa dira ordezkoak. Datozen hauteskundeak irabazteko asmoz aurkezten dira jeltzaleak, “Beasainek behar duen aldaketa gidatzeko”. Horretarako, “beasaindar guztien babesa eta konfiantza ezinbestekoak” direla azpimarratu du Aldasoro alkategaiak. “Beasain hazi araztea eta galdutako denbora berreskuratzea dute helburu, ideia eta proiektu berriekin”. Aldasororen hitzetan, “hautagaitza berri eta indartu bat da gurea, eta ideia eta proiektu berrien eskutik etagobernu onean oinarritutako kudeaketa-sistema baten eskutik, herritarrek dituzten benetako beharrei eta Beasainen etorkizuneko erronkei erantzuteko gaitasuna dugu”. “Lana, dedikazioa, eraginkortasuna,gardentasuna, berdintasuna, hurbiltasuna eta entzute aktiboa izango dira Udaletxean egingo dugun kudeaketaren eta lanaren oinarriak eta beasaindar guztiei arreta emateko eta egiten dituzten eskaerak entzuteko lan egingo dugu une oro” azpimarratu du. Lehentasunen artean, “gure udalerriko ekonomia eta enplegua sustatzea izango da gure lehentasuna, legegintzaldi honetan egin dugun moduan, etorkizun hobea ziurtatzek”o helburuarekin. Herritar guztiekin batera eraiki nahi dute etorkizuna, “Beasainen bertan gure bizi proiektua garatu ahal izateko, enplegua sustatzeko, etxebizitza beharrei erantzuteko eta herritarrei aukera berriak eskaintzeko”. Bilerak 120 eragile baino gehiagorekin Azken hilabeteetan, EAJk eragile ekonomikoekin, sozialekin eta kirol zein kulturaren esparruetako eragileekin hainbat bilera egin ditu, baita landa-auzoetako eragileekin ere, “gure proiektua beraiekin partekatzeko eta aztertzeko eta hainbat gairen inguruan dituzten kezkak eta beharrak bertatik bertaraezagutzeko, hala nola: hezkuntza, gizarte-ongizatea, aisialdia, gazteria, merkataritza eta ostalaritza, immigrazioa, zientzia, turismoa edo landagunea” gaineratu du. Aldasorok esan duenez, 120 eragile baino gehiagorekin elkartu dira bera eta bere taldea, eta 200 ekarpen baino gehiago jaso dituzte; “beasaindarrak lanerako prest agertu dira, prozesuan parte hartzeko jarrera irekia erakutsi dute, eta, oraingoan ere, eskerrak eman nahi dizkiet guztiei emandako laguntzagatik; horri esker, programa parte-hartzaile eta integratzaile bat, beasaindar guztien iritziak barne hartzen dituena, eta beasaindar orok bat egingo duen programa osatu ahal izan dugulako”. Aldasorok adierazi du dedikazio osoz lan egingo duela aurreratu du, “gaur egungo gobernu‐taldeak erakutsitako kudeaketa  eskasari  eta  ekintzailetza  ezari  aurre  egiteko”.  Aldasororen esanetan, legegintzaldi  bat  galdu  da,  ez  da  proiekturik  edo  berrikuntzarik  aurkeztu  eta  Bilduk  ez  dio  lehentasunik  eman  ekonomia  eta  enplegua sustatzeko  beharrari. Guk, aitzitik, tokiko industria, merkataritza eta ostalaritza sustatuko ditugu, enplegu‐sorrera bultzatuko dugu  eta  beasaindar  gazteei aukera  berriak  eskainiko  dizkiegu  enpleguaren  eta  etxebizitzaren  alorretan,  modu  horretara, guztiok  eduki  dezagun  gure  bizi‐proiektua  Beasainen eraikitzeko  aukera.  Beasainek  behar  duen  aldaketa lidertzeko eta eraginkortasunez gobernatzeko gai den talde bat aurkezten dugu, herritar guztiengan  itxaropena ernaraziko duen eta herritarren behar eta eskaerei erantzuten dien etorkizunera begirako proiektu  itxaropentsu batekin”.Aldasorok.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa