Julen Amezketak irabazi du Lazkaon

Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Euskaldun Torneoko hirugarren proba izan da goizean Goierrin jokatu dena.

Captura de pantalla 2015-04-25 a las 21.25.28

Argazkia: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa

Baque-Campos Team taldeko Julen Amezketa nafarrak irabazi du gaur LXXII. Lazkaoko Proba. Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Euskaldun Torneoko hirugarren proba izan da. Joan zen asteburuan 23 urtez azpikoen Lieja-Bastoña-Lieja proba egin ondoren, bakarrik bakarrik sartu da gaur Lazkaoko helmugan. Azken igoeran bakarrik egin du ihes Amezketan eta gainontzekoak baino indartsuago zegoela erakutsiz, alde handiarekin sartu da helmugan. Proba Gipuzkoako Txapelketa ere bazen eta Mikel Iturria (Euskadi Fundazioa – EDP) izan da garaile, gaurko proban bosgarren postua lortu ondoren. 23 urtez azpikoetan Alex Aranburu (Baque-Campos) izan da garaile.
LXXII Lazkaoko Proba Euskaldun Torneoa 1. Julen Amezketa (Baque-Campos Team) 3:32:05 2. Jonathan Lastra (Caja Rural – Seguros RGA)  56” tara 3.  Álvaro Trueba (Baque-Campos Team) denbora bera 4. Alain Santamaría (Telco’m) d.b. 5.  Mikel Iturria (Fundación Euskadi-EDP) d.b. 6. Alex Aranburu (Baque-Campos Team)  1:03 tara 7. Iker Azkarate (Caja Rural-Seguros RGA) d.b. 8. Iker Eskisabel (Infisport-Alavanet) d.b. 9. Iker Elorza (Ampo) d.b. 10. Cristian Cuervo (Caja Rural-Seguros RGA) d.b. Taldeetan 1. Baque-Campos Team  Mendian 1. Julen Amezketa (Baqué-Campos Team)
Argazkia: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa

Argazkia: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa