Andoni Berasategik eta Garbiñe Alustizak irabazi dute Goierriko Bola Txapelketa

Joanes Agirre izan da lehena gazteen kategorian

Andoni Berasategi, Garbiñe Alustiza eta Joanes Agirre, txapelarekin.

Andoni Berasategi, Garbiñe Alustiza eta Joanes Agirre, txapelarekin.

Amaitu da Goierriko 27. Bola Txapelketa. Larunbatean jokatu zuten finala, Segurako bolatokian. Andoni Berasategi idiazabaldarrak irabazi du txapelketa gizonezkoen kategorian, 328 punturekin. Antonio Agirre segurarra eta Patxi Arrondo zeraindarra geratu dira hurrengoak sailkapenean, 317 punturekin. Emakumezkoen artean Garbiñe Alustiza zeraindarra izan da lehena, 258 puntu lortuta. Gazteen kategorian, berriz, 284 punturekin, Joanes Agirrek eraman du txapela. Azken jardunaldira arte Iñaki Maiz gabiriarra izan zen sailkapenean lehena, Berasategi baino bi puntu gehiagorekin. Bien artean zegoen larunbateko txapela, eta Berasategik eraman zuen azkenean. Maiz zazpigarren postuan geratu da sailkapen orokorrean, 312 punturekin. Sailkapen orokorra:
  1. Andoni Berasategi. 328p.
  2. Antonio Agirre. 317p.
  3. Patxi Arrondo. 317p.
  4. Pedro Lazkano. 316p.
  5. Martzelino Agirre. 314p.
  6. Xepeino Agirre. 313 p.
  7. Iñaki Maiz. 312p.
Goizean eta arratsaldean egin zituzten tiraldiak Seguran, Baratze pilotaleku atzeko bolatokian. Iluntzean, berriz, afaritan ospatu zuten bolariek txapelketaren finala. Igandean Gipuzkoako txapelketako jardunaldia. Guztira 30 bolarik parte hartudute Goierriko txapelketan, horietatik lau emakumezkoak, eta hiru gazteak. Goierriko txapelketa amaituta, Gipuzkoako Kopan dute begirada orain bolariek. Egutegi ofizialeko proba da Gipuzkoakoa, eta igandean Seguran jokatuko dute laugarren jardunaldia.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa