Harrera beroa jaso du Ormaiztegiko 400. urteurreneko herri antzerkiak

Larunbat iluntzean 300 lagunetik gora bildu ziren Zubipe kiroldegian.

Jendez bete zen larunbatean Ormaiztegiko Zubipe kiroldegia. Hiriaren 400. urteurrenaren harira prestatutako  herri antzerkiak ikusmina piztu zuen, eta 300 lagunetik gora bildu ziren hura ikustera. Taula gainean, berriz, 60 lagunetik gora izan ziren. Iazko abenduan hasi ziren Ormaiztegin herri antzerkia prestatzen, eta behin emaitza taula gainera eramanda, balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. “Sortu zen giroa eta jendearen erantzuna oso onak izan ziren. Ikusleak gustura geratu ziren, eta zoriondu ere egin gintuzten”, azaldu du Aitor Iraeta kultur zinegotziak. Adin guztietako herritarrak igo ziren larunbatean taula gainera, baita abesbatzako kideak ere. 1053. urtetik gaurdaino, Ormaiztegiren historiako pasarte esanguratsuenak antzeztu zituzen antzezlanean, hiribildu titulua lortu zutenekoa bereziki nabarmeduz. Bertsoak eta musika ere izan ziren tartean. Irailean jarraituko dute 400. urteurreneko ospakizunek Ormaiztegin.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa