LAB garaile Olaberriako Arcelor Mittaleko hauteskundeetan
Asteazkenean hauteskunde sindikalak egin zituzten Olaberriako Arcelor Mittal enpresan. LAB sindikatuak sei delegatu lortu ditu, CCOOk bost eta UGTk bi.LAB sindikatuak eskerrak eman nahi dizkie emaitza hauek posible egin dituzten langileei eta lanean ar...
LAB sindikatuak eskerrak eman nahi dizkie emaitza hauek posible egin dituzten langileei eta lanean aritu diren afiliatu eta lagunei. «Sindikatuaren sorreratik egon da LAB Olaberriako lantokian lanean eta urte gogor haietan lanean aritu ziren kideei eskerrak luzatu nahi dizkiegu».
Izan ere, sindikatuak urtetik urtera delegatu gehiago lortu ditu. «2011n egin ziren hauteskundeetan bi delegatu izatetik lau izatera pasa ginen. 2015ean, berriz, lautik seira. Urteetako lanaren emaitzak direla azpimarratu nahi dugu. Langileen konfiantza geroz eta handiagoa da».
LABekoen ustez, asteazkeneko emaitzek argi eta garbi uzten dute langileak ez daudela ados duela bi urte sinatu zen lan hitzarmenarekin. «Langileak ez daude ados sinatu ziren soldata eta lan baldintza murrizketekin. Emaitza hauek bide zuzenean goazela adierazten digute eta indarra ematen digute orain arte bezala langileen alde lanean aritzeko».













