Aner Irizar txirrindulari zumarragarra BBK-Euskadi taldearekin arituko da uda honetan
Aner Irizar (Alimco-Campagnolo) gazte mailako txirrindularia Euskaltel-Euskadiren bigarren taldea den BBK-Euskadi 23 urte azpikoen taldean arituko da uda honetan stagiaire (ikasle) gisa. Lehen lasterketa atzo (larunbata) izan zuen, Villatuertan (Nafarroa). Irizarrek bigarren eta azken urtea du gazte mailan eta, beraz, datorren urtean 23 urte azpikoen talde batean arituko da.













