Ordiziako eta Urretxuko udalek Lurraldekar sistema bultzatzeko protokoloa sinatu dute

Foru Aldundiaren Lurraldekar, autoa partekatzeko sistemarekin bat egin dute Gipuzkoako zortzi udalek

Urretxuko eta Ordiziako alkateak protokolo sinatzeko ekitaldian.

Urretxuko eta Ordiziako alkateak protokolo sinatzeko ekitaldian.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldekar, autoa partekatzeko “sistema berritzailea”, bultzatzeko protokoloa sinatu du Gipuzkoako zortzi udalekin. Tartean dira, Urretxuko eta Ordiziako udalak. Herritarrek autoa partekatzeko tresna bat izatea du helburu Lurraldekar proiektuak. “Partekatze hori ez da bidaia batzuk elkarrekin egitea, baizik eta autoa bera hainbat lagunek erabiltzea. Hau da, auto jabeak, autoa gutxi erabiltzen duelako edo, beste erabiltzaile batzuen esku uzten du eta haiekin partekatzen ditu autoaren gastu guztiak, bakoitzaren erabileraren arabera”.
Lurraldekar  – Auto bat izan ez eta noizean behin erabiltzeko premia duenarentzako. – Autoa oso gutxi erabili, eta berau izateak kostu handia suposatzen duenarentzako. – Bigarren autoa erostearen posibilitatea aztertzen ari direnentzako. – Noiz behinka auto moda desberdin baten beharra dutenentzako.
Orain aldundiak, proiektuaren garapen teknologikoa lantzeko esleipen prozesua jarriko du martxan eta udazkenerako, irail-urri aldera prest egotea aurreikusten dute. Era berean, www.lurraldekar.eus webgunea ere jarri du martxan. Sistema horren bidez erabiltzaileak elkarrekin harremanetan jarriko dira, baldintzak zehazteko, erreserbak egiteko eta abar. Udalek, bien bitartean, Lurraldekar proiektua zabaltzeko guneak jarriko dituzte, eta programan parte hartzen duten herritarrei hobariak edo abantailak emateko aukerak aztertuko dituzte.      
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa