Aldundiak Elkarrekin Foro Lokala egingo du Urretxun
Hilaren 9an ospatuko den Europako Eguna aitzakiatzat hartuta, ostiralean Elkarrekin Foro Lokala egingo dute Urretxun. Ekitaldi hau Aldundiak antolatu du. Europako beste herri batzuekin senidetutako hiru herrik parte hartuko dute:
The post Aldundiak Elkarrekin Foro Lokala egingo du Urretxun appeared first on Otamotz.
Hilaren 9an ospatuko den Europako Eguna aitzakiatzat hartuta, ostiralean Elkarrekin Foro Lokala egingo dute Urretxun. Ekitaldi hau Aldundiak antolatu du. Europako beste herri batzuekin senidetutako hiru herrik parte hartuko dute: Urretxuk, Idiazabalek eta Antzuolak. Baita Martin Gariano ahaldun nagusiak ere. Urretxu Alemaniako Schwarzenbruck herriarekin anaituta dago eta orain arte kirol eta kultur arloan garatu dute harreman hori. Aurki beste pauso bat emango dute: 70 gazteri hiru urtez Europan lan egin eta ikasteko aukera emango diete. Aldundiak elkarlan eredu hau gainontzeko herri guztietara zabaldu nahi du.
Foroa 10:00etan hasiko da. Ordu horretan parte hartzaileei dokumentazioa emango diete. Ondoren, Garitanok eta Jon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatuak ekitaldia inauguratuko dute. 10:30ean Iker Ruiz de Egino Kanpo Harremanetarako eta Turismoko zuzendari nagusiak Elkarrekin programa azalduko du. Egitasmo honen helburua gure erakundeak kanpoan proiektatzea da. 11:00etan, alkateek euren esperientziaren berri emango dute. 11:45ean Iñigo Alvarez de Eulatek udalerrien eta eskualdeen kanpo proiekzioaz hitz egingo du. 13:30ean aurreskua dantzatuko dute, Europar Batasuneko ereserkia jarriko dute eta Europar Batasuneko bandera altxatuko dute. Ondoren, Europako Egunaren inguruan antolatutako erakusketa bisitatuko dute.
The post Aldundiak Elkarrekin Foro Lokala egingo du Urretxun appeared first on Otamotz.