
Plazan egingo dute. Bidezko merkataritzako postu guztietan kartelak eta globo laranjak eta gorriak jarriko dituzte. Garaguneko kideek parte hartuko dute, besteak beste. Gainera, KTE elkarteko tabernetan galletak banatuko dituzte eta Gazte Txokoan eta ikastetxeetan kartelak eta globoak jarriko dituzte euren babesa azaltzeko.
Bidezko merkataritza elkartasunean eta justizian oinarritutako merkataritza da. Hegoaldeko ekoizleei lan baldintza eta soldata duinak bermatzen dizkie. Legazpiko hainbat denda eta tabernetan bidezko merkataritzako produktuak saltzen dituzte: Laubide, Lanbroa eta Itziar belar-dendetan, Mari Carmen fruta-dendan, Garagunen, Xarpot tabernan, gizarte zentroko tabernan eta Korosti kafe-dendan.