Burdina egingo dute asteburuan Legazpin, haizeola batean
Legazpiko Burdinola elkarteak haizeola bat piztuko du larunbat honetan, Telleriarteko Urbitarte etxearen ondoan. Lanak 24 ordu inguru irango du eta igande eguerdian burdina aterako dute. Haizeola Burdinola elkarteko kideek egingo dute, Nafarroa Behereko eredua jarraituz. Burdina egitera, Argitxu Beyrie eta Eric Kammenthaler arkeologoak etorriko dira Iparraldetik.
Nafarroa Beherean K.A. III. mendean hasi ziren burdina egiten, haizeolekin. 50 tailer inguru aurkitu dira. Legazpin antzeko labeak erabiltzen zituztela uste dute, baina ez dituzte aurkitu. Labe hauetan haritz edo arte ikatza erabiltzen zuten erregai bezala eta 1.100ºko tenperatura lortzen zuten, behartutako aireztatze sistemarik gabe.
Aurki, Burdinolak Legazpiko Erdi Aroko barruti siderometalurgikoari buruzko liburu bat argitaratu behar du, Arkeolan fundazioarekin batera.