Hauteskunde aurreko azken osoko bilkurak egingo dituzte
Zumarragako Udalak ez ohiko bilkura egingo du gaur eta Urretxun azken udalbatzar bat egingo dute. Udalbatza berriak ekainaren 13an osatuko diraZumarragako udaletxean gaur egitekoak dira agintaldiko azken osoko bilkura. Ez ohiko udalbatzarra da, Argixao...
Zumarragako Udalak ez ohiko bilkura egingo du gaur eta Urretxun azken udalbatzar bat egingo dute. Udalbatza berriak ekainaren 13an osatuko dira
Zumarragako udaletxean gaur egitekoak dira agintaldiko azken osoko bilkura. Ez ohiko udalbatzarra da, Argixaoko bigarren futbol zelaian belar artifiziala jartzeko lanak martxan ipintzeko derrigor bete beharreko urratsa. Zumarragan azkenekoz ikusiko da gaur lau urteotan zehar hilean behin, gutxienez, udaletxeko areto nagusira bildu diren zinegotzien argazkia. Areago, Zumarragan kopurua ere aldatuko denez, hamazazpi zinegotzien jarlekuak hamahiru izango dira hauteskundeen ondoren. Urretxun ere ez ohiko osoko bilkura bat egingo dute agintaldia amaitu aurretik.Hauteskundeen makineria mugitzen hasiko da ondoren. Etzi gauerdian kanpaina hasiko da ofizialki eta alderdiek botoa eskatu ahal izango dute. Maiatzaren 24an herritarrek botoa eman eta gero, udalez udal d’ont legea aplikatuko dute alderdi bakoitzak lortu dituen zinegotzi kopurua ezartzeko.
Zinegotziek kredentzialak jasoko dituzte hauteskunde batzorde zentralak bidalita, eta kargu hartzearen ezinbesteko lekuko den dokumentu hori dagokion udaletxera helarazi beharko dute. Kredentzialekin batera, hondasun-deklarazioa eta balizko bateraezintasunak aurkeztuko dituzte.
Adin mahaia
Ekainaren 13an udalbatza berriak eratuko dira udaletxe guztietan. Alkatea oraindik aukeratuta egongo ez denez, adin mahaia osatuko dute zinegotzi adinekoena eta gazteena buru direla. Zinegotziek kargua hartu eta zintzotasunez beteko dutela zin egingo dute.
Behin zinegotzi guztiek kargua hartuta, alkatea hautatuko dute, eta ondorengo osoko bilkuretan alkateak udalaren martxa antolatuko du.













