Lazkaoko Kantaka abesbatzak 10. urteurreneko festa egingo du bihar

Kontzertu berezia egingo dute San Migel Parrokian, eta ondoren Kantaka kantu poteoa

10. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia egingo du.

10. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia egingo du.

Kontzertu berezia antolatu du bihar Lazkaoko Kantaka abesbatzak, 10. urteurrena ospatzeko.  20:00etan abestuko dute Kantaka abeslariek Lazkaoko San Migel parrokian, Loreto Fernandez (organo jolea), Aitor Furundarena (eskusoinu jolea) eta Igor Barrero (piano jolea) musikaren laguntzarekin. Debora Herroren zuzendaritzapean, 13 kantuko erreportorioa prestatu dute.
Kontzertuak bi zati desberdindu izango ditu; lehen partean korotik abestuko dituzte lau obra organoaren laguntzaz, Handelen Canticorum Iubilo, Prosper Guidiren Maria Mater Gratiae, Moses Hoganen espiritual bat eta Aita Madinaren Aita Gurea.
Bigarren partea, berriz, aldarean gauzatuko da, pianoaren eta eskusoinuaren laguntzaz. Euskal folklorearen hainbat obra interpretatuko dituzte. Hala nola, Aldapeko, Boga boga, Txoria-txori, Nere herriko, Lau teilatu…eta baita doinu afrikar batzuk.
  Kontzertuaren ondoren, Kantaka kantu poteoa egingo dute Lazkaoko kaleetan barrena.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa