Ahal Duguk osasun publikoaren alde egin du Zumarragan
Podemos Ahal Dugu alderdiaren Batzar Nagusietako hautagaiak Zumarragako Ospitalean izan dira asteburuan, osasungintza publikoaren alde egindako agerraldian. Oria barrutiko Ione Cisneros eta Iker Zubizarreta zerrendaburuek eta Juantxo Iturria Donostiako...
Osasun publikoaren defentsa egiteaz gain, amatasuna ardatz duten hamar neurri proposatu dituzte Podemos Ahal Duguko hautagaiek. Izan ere, Iker Zubizarretaren hitzetan, «ama izatea andre guztientzako aukera bat izatea da, ez hipotekatuta dagoen errealitate bat». Horrez gain, Goierriko ospitaleko langileek eremu horretan egindako lana azpimarratu zuten, «murrizketak murrizketa». Bestalde, Zumarragako Ospitaleak ‘Haurren Laguna’ izendapena jasoa duela ere gogorarazi zuten.
Hamar proposamen
Amatasunaren inguruan dituen proposamenak aurkeztu zituen Ahal Dugu alderdiak, Zumarragan. Besteak beste, emakume eta gizonen «jaiotze eta adopzio baimenak berdintzea» edota lagundutako ugaldeta «emakumezko guztiei bermatzea» proposatzen dute. Osasun publikoak haurdunaldiaren boronda-tezko etena bermatu behar duela diote. Guraso gazteei edo bakarrei «arreta berezia» eskaini behar zaiela, eta inprimakietan familia eredu berriak kontuan hartzea ere defendatzen dute.













