Aldatzen segitzeko
EH Bilduk duela lau urte hasitako «aldaketa» gauzatzen segi nahi duela azaldu dute Beasainen. Goierriko alkategaiez gain, Hasier Arraiz eta Lohitzune Txarola koaliziko kideak ere han izan diraEH Bilduk orain dela lau urte hasitako aldaketei jarraipen...
EH Bilduk duela lau urte hasitako «aldaketa» gauzatzen segi nahi duela azaldu dute Beasainen. Goierriko alkategaiez gain, Hasier Arraiz eta Lohitzune Txarola koaliziko kideak ere han izan dira
EH Bilduk orain dela lau urte hasitako aldaketei jarraipena eman nahi die, politika «herritarrekin eta herriarentzat» eginez. Hala azaldu zuten larunbatean, Beasainen egindako eskualde mailako ekitaldian. Goierri beheko alkategaiekin batera, Hasier Arraz eta Lohitzune Txarola koalizioko kideek ere parte hartu zuten.Koldo Agirre Beasaingo alkategaiak egin zituen anfitrioi lanak, eta bera izan zen hitza hartu zuen lehena. EH Bilduk, lau urte hauetan espazio publikoa kudeatzeko beste modu bat erakutsi duela azaldu zuen, «gardentasunez eta herriaren parte hartzearekin». Bestalde, EH Bilduren «politika modernoa» eta EAJren «politika atzerakoia» alderatu zituen Agirrek: «EAJren ereduak 30 urte atzera eramango gaitu».
Bide beretik, eta udaletan zein Gipuzkoako Foru Aldundian egindako lana aipatuz, lau urte hauen balorazio positiboa egin zuen Lohitzune Txarolak. Barnealdeko turismoaren sustapena eta martxan jarritako politika sozioekonomikoak nabarmendu zituen. «Orain dela lau urte ilusioa piztu genuen, eta herria egiten» jarraitu nahi dute, bere ustez, «estatugintza herrigintzatik hasten delako».
Erabakitzeko eskubidea
Hasier Arraiz Sortuko lehendakariak ere hartu zuen hitza ekitaldian, eta EH Bildu erabakitzeko eskubidea gauzatzeko «berme bakarra» dela adierazi zuen. Izan ere, «erabakitzeko eskubidea da gure hurrengo geltokia, eta Euskal Herriaren burujabetza helmuga», adierazi zuen Arraizek, bertaratutako zaleen txalo artean.












