Saskibaloiko Ugle Goierri, Guipuzkoako txapeldunak
Urretxu-Zumarragako Ugle Goierri saskibaloi taldeak Arrasateko Iturripe Kiroldegian Ointxe taldearen aurka irabazi du, 62-53. Denboraldi bikaina biribildu zuten igande iluntzean Goierriko junior taldeko kideek Gipuzkoako txapelketa irabazita. Ikuskizun bikaina eman
The post Saskibaloiko Ugle Goierri, Guipuzkoako txapeldunak appeared first on Otamotz.
Urretxu-Zumarragako Ugle Goierri saskibaloi taldeak Arrasateko Iturripe Kiroldegian Ointxe taldearen aurka irabazi du, 62-53. Denboraldi bikaina biribildu zuten igande iluntzean Goierriko junior taldeko kideek Gipuzkoako txapelketa irabazita. Ikuskizun bikaina eman zuten bi taldeek, partida oso estua jokatu baitzuten. Hala ere, Goierrik hasieratik amaierara arte markagailua alde izan zuen, arrasatearren saiakerei defentsa gogor batekin erantzunez. Dena dela, etxeko taldeak ez zuen amorerik eman eta azkeneko minutura arte gogor ekin zioten haien jardunari. Azken laurdenean jaurtiketa libreetan erakutsitako segurtasunak garaipena lortzen lagundu zien UGLE Goierriko mutilei.
The post Saskibaloiko Ugle Goierri, Guipuzkoako txapeldunak appeared first on Otamotz.