Aldundiak ez du onartu Olaberriko tiro zelaia legeztatzeko proposamena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak ez du onartu Olaberriko tiro zelaia legeztatzea. Atzo egindako bileran Olaberriko Hiri Antolaketako Plan Orokorraren txostena zuten aztergai, besteak beste. Planean aurreikusten diren jarduketa berri guztiak onetsi ditu, beste erakunde batzuek (Eusko Jaurlaritzak, Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Konfederazio HIdrografikoak) egindako eskakizunekin batera. Tiro zelaia ixteko agindu zuen iazko ekainean Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak. Orain, udalak aurkeztutako Plan Orokorrean ere ez du legeztatzea ahalbidetuko aldundiak. Ingurumenean duen inpaktua argudiatu du Diputatuen Kontseiluak arrazoitzat, Ingurumenko eta Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzaren txosten batean oinarrituta.
Olaberriko tiro zelaiaren sarrera./Aimar Maiz

Olaberriko tiro zelaiaren sarrera./Aimar Maiz

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa