Behera egin du parte hartzeak Goierrin 2011ko datuekin alderatuta

Captura de pantalla 2015-05-24 a la(s) 17.00.03Egurdiko 15:00etan bildutako datuen arabera, herritarren %40,73k eman du botoa Goierriko hautes lekuetan. 2011n ordu berean jasotako datuekin alderatuz, baxuagoa. Orduan %44koa zen parte hartzea. Edonola ere, Gipuzkoakoa baino altuagoa izaten ari da boto kopurua Goierrin, herrialdean %37,39k zuen emana botoa ordu horretarako. Altzaga da ordu horretarako parte hartzerik altuena izan duena, %49,66koa. Zerain, berriz, baxuena duena, %21,18koa. Espainiako Barne Ministerioak arratsaldeko 18:00etan emango ditu, berriz, parte hartze datuak. Parte hartzea 15:00etan, herriz herri:
  • Altzaga: %44,26
  • Arama: %49,66
  • Ataun: %46,56
  • Beasain: %31,44
  • Ezkio-Itsaso: %39,23
  • Gaintza: %47,47
  • Gabiria: %38,52
  • Idiazabal: %43,00
  • Itsasondo: %37,81
  • Lazkao: %38,28
  • Legazpi: %40,66
  • Legorreta: %42,45
  • Mutiloa: %33,17
  • Olaberria: %44,84
  • Ordizia: %36,87
  • Ormaiztegi: %46,13
  • Urretxu: %38,61
  • Segura: %44,82
  • Zegama: %46,58
  • Zaldibia: %48,10
  • Zerain: %21,18
  • Zumarraga: %38,61
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa