Lomce legearen aurka elkarretaratzea egin dute Ordizian

Jakintza Ikastolan azterketak egitekoak ziren gaur, baina bertan behera utzi dituzte ikasle faltagatik

Lomceren_aurkako_elkarreta

Elkarretaratzeko une bat, arratsaldean / Maialen Igartua

Jakintza ikastolako ikasleen gurasoek deituta elkartu dira, Lomceri ez! lelopean. Gurasoak pozik agertu dira azterketarik ez egitea lortu dutelako gaur, baina, hala ere, beharrezkoa ikusi dute legearen aurka protesta egitea. Lomceren baitako azterketen helburua «hezkuntza zentralizatzea eta kontrolatzea» dela salatu dute gurasoek, eta alor pedagogikoan «sekulako inboluzioa» eragingo dutela gaineratu dute. Jakintzako gurasoen hitzetan, oinarrizko hezkuntzan «ikasleen segregazio goiztiarra» bideratzen du Lomce legeak. Horregatik, gaurko lorpenaz gaindi, legearen aurka borroka egiten jarraituko dute. Bihar berriz elkartuko dira, 19:00etan, Ordiziako plaza nagusian. Ordiziako Jakintza Ikastolaz gain, Beasaingo Murumendi ikastetxea ere Gipuzkoan aukeratu dituzten 30 zentroen artean dago.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa