Martxan da Segurako atariak eta balkoiak dotoretzeko lehiaketa
San Joan jaietan jakinaraziko dituzte irabazleak. Bi balkoi dotoreenek eta bi atari dotoreenek jasoko dituzte sariak. Segurako etxe guztiek parte hartuko dute lehiaketanAurreko urteetan bezala, herriko balkoiak eta atariak dotoretzeko lehiaketa antolat...
San Joan jaietan jakinaraziko dituzte irabazleak. Bi balkoi dotoreenek eta bi atari dotoreenek jasoko dituzte sariak. Segurako etxe guztiek parte hartuko dute lehiaketan
Aurreko urteetan bezala, herriko balkoiak eta atariak dotoretzeko lehiaketa antolatu dute Segurako Udalak eta Azoka Batzordeak. Hamalaugarren lehiaketa da aurtengoa, eta herria ahalik eta txukunen eta dotoreen izatea da helburua. Segurako etxe guztiek parte hartzen dute lehiaketan, eta San Joanetarako balkoiak eta atariak dotore-dotore jartzea izango da erronka. Loreak edo beste edozein elementu erabil daiteke apaintzeko.Bi kategoria ditu lehiaketak. Batetik, balkoirik dotoreenak sarituko dituzte: 150 euro lehenengoari eta 100 euro bigarrenari. Bestetik, atari dotoreenek ere jasoko dute saria: 150 euro lehenak eta 100 euro bigarrenak. Hainbat elementu baloratzen dituzte epaileek, esaterako, bizitasuna eta poztasuna helaraztea, loreen koloreen konbinazio egokia eta lore edo zuhaitz mota bereziak izatea. Baratzeak eta lorategiak ere kontuan hartzen dituzte.
Sari banaketa jaietan
Lehiaketako sariak San Joan egunean banatuko dituzte, jaietako egitarauaren barruan. Eguerdiko hamabietan izango da sari banaketa. Bertsolariek harrera egingo diete irabazleei eta herriko abesbatzak ere parte hartuko du.












