Errigoraren kanpainan 3.070 barazki kontserba poto eskatu dituzte Goierrin

Zaldibian eta Seguran ekainaren 9an jaso ahalko dira eskariak, eta Beasainen ekainaren 12tik aurrera.

Auzolana du oinarri Errigorak.

Auzolana du oinarri Errigorak.

Nafarroa hegoaldeko produktuak erosiz Nafarroako euskalgintzari eta ikastolei laguntzeko egitasmoa da Errigora. Kontsumo arduratsuagoa ere bultzatu nahi dute eta urtean zehar hainbat eskaintza egiten dute antolatzaileek: azaroan gabon saskiak, martxoan olioa eta maiatzean barazki kontserbak. Antolatzaileek emandako datuen arabera, maiatzeko kontserba loteen kanpainarekin % 80 hazi da aurten egindako eskari kopurua. Alegia, guztira 90.000 kontserba ontzi baino gehiago saldu dira. Goierrik oraingoan ere ondo erantzun dio Errigoraren kanpainari. 272 kontserba lote eskatu dituzte goierritarrek; guztira 3.070 barazki poto. Menestrak, pikillo piperrak, potxak, pikillo piper ekologikok, zainzuriak edo orburuak eros zitezkeen.
Kontserbak jasotzeko epea Eskariak jasotzeko garaia da orain. Goierriren kasuan, ekainaren 12tik aurrera, Beasaingo Herri Dendan (San Inazio kalean) eskuratu ahal izango dira bakoitzak eskatu dituen kontserba loteak. Asteko bi egunetan egongo da denda zabalik: ostiraletan 17:00etatik 19:30era eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Seguran eta Zaldibian, berriz, ekainaren 9an jaso ahalko dira eskariak Errigoraren guneetan, goizez nahiz arratsaldez; 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era arteko ordutegia zehaztu dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa