Zumarragan ‘Al final de la carretera’ antzezlana egingo dute ostiralean

Zumarragako antzerki denboraldiaren barruan, Al final de la carretera antzezlana eskainiko dute ostiral iluntzean Zelai Arizti aretoan. Txalo Produkzioakek ekoitzitako lana da, Gabriel Olivaresen zuzendaritzapean, gaztelaniaz. 40 urte bete berri

The post Zumarragan ‘Al final de la carretera’ antzezlana egingo dute ostiralean appeared first on Otamotz.

Zumarragako antzerki denboraldiaren barruan, Al final de la carretera antzezlana eskainiko dute ostiral iluntzean Zelai Arizti aretoan. Txalo Produkzioakek ekoitzitako lana da, Gabriel Olivaresen zuzendaritzapean, gaztelaniaz.

40 urte bete berri dituzten lau lagun dira antzezlanaren protagonistak. Melani Olivares, Manuel Baqueiro, Marina San Jose eta Raul Peña aktoreek egingo dute lau lagunen papera. Gau batez beren bizitzaz hausnartzen hasiko dira lauak, zati onak, ez hain onak eta txarrak mahai gainean jarriz. Amestutako bizitza ez izan arren, egokitu zaiena ere hain txarra ez dela ohartuko dira azkenean. Eta hori guztia, umorea ardatz dutela.

Sarrerak erosteko aukera
Ostiralean izango da emanaldia, 22:30ean. Ordubete lehenago hasiko dira sarrerak saltzen, Zelai Arizti aretoko lehiatilan. Sarrera arruntak hamar euro balio ditu, eta gazte txartela aurkeztuz gero, zazpi euro. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera eros ditzake.

The post Zumarragan ‘Al final de la carretera’ antzezlana egingo dute ostiralean appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa