Koldo Telleriak irabazi du Segurako parekidetasun logoaren lehiaketa

Hemendik aurrera logo hori erabiliko du udaleko parekidetasun sailak.

Koldo Telleria berak aurkeztutako logoarekin. / Segurako Udala

Koldo Telleria berak aurkeztutako logoarekin. / Segurako Udala

Segurako Udalak parekidetasun sailarentzako logo lehiaketa antolatu zuen apirilean, udalaren I. Berdintasun Planaren barruan. Joan den astean amaitu zen logoak aurkezteko epea, eta Koldo Telleria segurarrak irabazi du. 200 euroko saria jaso du, eta aurrerantzean logo hori erabiliko du Segurako Udaleko parekidetasun sailak, antolatzen edo babesten dituen ekintza guztietako euskarrietan. Telleriak aurkeztutako logoa bisualki identifikatzeko erraza dela adierazi du Estibaliz Ripa zeharkako gaietako teknikariak. Bestalde, dokumentuetan txertatzeko ere aproposa da, eta hori ere baloratu du epaimahaiak.
Bederatzi lan aurkeztu dituzte Guztira sei lagunek parte hartu dute lehiaketan (bi emakume eta lau gizonezko), eta bederatzi lan aurkeztu dituzte. Ostiralean egin zuen epaimahaiak aukeraketa. “Jasotako lan gehienak kalitate handikoak izan dira, eta balorazio positiboa egiten dugu”, adierazi du Ripak.
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa