Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Altzagako Olagiko sagardoa Gipuzkoako lehiaketako finalera sartu da

Altzaga
Gizartea
2015/06/04
Aimar Maiz
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Gipuzkoako XIV. Sagardo Lehiaketaren finala larunbatean izango da. Sei sagardotegitako edariek lortu dute finalean izatea, eta tartean da Altzagako Olagikoa. Donostiako Euskal Gastronomiaren Elkartean egingo dute dastaketa, larunbatean 12:00etatik aurrera. Olagiz gain, honako bost sagardoak sartu dira finalera: Aburuza (Aduna), Altzueta (Hernani), Begiristain (Ikaztegieta), Gartziategi (Astigarraga) eta Gaztañaga (Andoain). Sei finalistetatik lau iaz ere txapelaren azken lehian ibili ziren. Aurten 17 herritako 35 sagardotegik aurkeztu dituzte beren edariak aldundiaren sagardo lehiaketara. Lehiakide bakoitzaren sagardo laginak sagardotegietako upeletik edo barrikatik zuzenean hartu zituzten. Lehiaketara aurkeztu ahal izateko, 200.000 litro sagardo baino gehiago ekoizten dituzten sagardotegiek bost upel beterik eduki behar dituzte, eta gutxiago ekoizten dutenek, gutxienez hiru upel. Sagardogile bakoitzak aukeratu zuen zein upeletako edaria aurkeztu nahi zuen.
Olagi sagardotegian (Altzaga), Jose Antonio Olano jabea sagardoa ziritik zerbitzatzen./Aimar Maiz

Olagi sagardotegian (Altzaga), Jose Antonio Olano jabea sagardoa ziritik zerbitzatzen./Aimar Maiz

Sagardoen 15 parametro neurtu dituzte, baina analitika fasean lau bakarrik hartu dituzte kontuan: azidotasun lurrunkorra (2,2 g/l baino txikiagoa, azido azetikotan adierazia), estraktu lehorra (14 g/l gutxienez, guztira, azukrerik gabe), metanola (200 mg/l baino gutxiago) eta glukosa-fruktosa (5 g/l edo gutxiago). “Sagardogilearen elaborazio lana baloratzea eta botilatutako sagardoaren kalitatea saritzea dira lehiaketaren helburuak, bai ikuspegi organoleptikotik, bai analitikotik aztertuta”, azaldu du aldundiak. Epaimahaia honako adituek osatuko dute: Juan Zuriarrain kimikoa, Fernando Vadillo enologoa, Agurtzane Andueza kimikoa, Guillermo Castaños biokimikoa eta enologoa, Xabier Kamio enologoa eta Irati Amondarain enologoa. Lehenengo saria 3.000 euro, garaikurra eta txapela da. Bigarrenak 1.500 euro eta garaikurra jasoko ditu, eta hirugarrenak 1.000 euro eta garaikurra.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut