Ekain kulturala hasiko dute gaur Ormaiztegin

Liburutegiko berritasunak ezagutu eta erabiltzen ikasteko saioa izango da gaur, 18:30ean.

Iaz kalean josteko eguna antolatu zuten ekain kulturalaren barruan. / Irati Badiola

Iaz kalean josteko eguna antolatu zuten ekain kulturalaren barruan. / Irati Badiola

Ekaina kulturari eskaintzen diote Ormaiztegin, eta dagoeneko aurkeztu dute lehen hamabostaldirako egitaraua. Gaur bertan hasiko da ekain kulturala. Liburutegiko berritasunak ezagutu eta erabiltzen ikasteko saioa izango da, 18:30etik 19:30era. Liburutegi Sarean egoteak ematen dituen aukerak, erabiltzeko modua eta beste hainbat gauza azalduko dituzte kultur aretoan. Bihar Muxika plazan izango da festa, 19:00etatik aurrera. Herriko Urmaiz abesbatzak hamar urte bete ditu aurten, eta tortila pintxoak eta edariak salduko dituzte bihar, ospakizun ekitaldietarako dirua biltzeko. Gure Esku Dagoko kideak ere plazan izango dira. Kamisetak eta ekainaren 21eko ekitaldirako sarrerak salduko dituzte.
Datozen egunetako ekitaldiak.  Ekainak 6, larunbata: 11:00. Feillet ahizpen beste altxorrak! bisita berezia. Zumalakarregi musoean. 19:30. Soupir bikotearen kontzertua, elizan. Alberto Saez Puente pianojoleak eta Ainhoa Merzero sopranoak osatzen dute bikotea. Ekainak 12, ostirala: San Andres eskolako 6. mailako ikasleen kurtso amaierako antzerkia. Kultur aretoan. Ekainak 13, larunbata: 16:00. Ilustratzaileen piknika, Zumalakarregi museoan. Museoaren aurrean bildu, eta eraikina margotuko dute, zerbait jan eta edaten duten bitartean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa