Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Joxe Urbizuren hezurrak Zegamara ekarriko dituzte, fusilatu eta 79 urtera

Zegama
Politika

Urbasan hil zuten frankistek zegamarra, Martin aitaren bila joan zenean

2015/06/04
Aimar Maiz
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Oroimenaren Txokoa jarriko dute Zegamako hilerrian / Aimar Maiz

Gerra hasita zegoen. 1936ko abuztuaren 8a zen, eta Joxe Urbizu Berasategi zegamarra Altsasura (Nafarroa) joana zen, bizikletan. Martin Urbizu aitaren berri jakin nahi zuen, erreketeek eraman zutenetik ez baitzekiten etxean haren berririk. Ez zekiten aita egun bat lehenago hil zietela ere, Etzegarateko errebuelta txikian (Idiazabal). Hiltzaile talde berarekin topo egin zuen Joxek; aitarengana eramango zutela agindu, eta semea ere buruan tiro bat sartuta akabatu zuten. Zegamako Arizti-Erdi baserrian jaioa zen Joxe Urbizu, 1916an. Bederatzi senide ziren. 20 urte zeuzkan hil zutenean. Urbasako leizezulo batera bota zuten gero, eraildako gehiagorekin batera. Han egon da urtetan. 2013ko martxoaren 20an atera zituzten hamar pertsonaren hezurrak, eta haietako bat Joxe Urbizu zela ebatzi dute analisi genetikoek. Igandean itzuliko da Zegamara, aitaren bila irten zenetik 79 urte geroago. Urbizuren ondorengoek bultzatuta, ekitaldi instituzional batekin aitortza egingo diote igandean, 11:00etan, Zegamako udaletxean. Aranzadi Zientzia Elkarteak gorpuzkinak familiari emango dizkio, eta familiak udalari, «herriratzearen irudikapen bezala», azaldu du Zigor Etxeburua familiartekoak. Aitortza publikoa izan nahi du, 1936ko gerran fusilatuekiko erakundeek errekonozimendua egiteko hitzordua. Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere gonbidatu dituzte. Hilerrian, oroitarri berezia Udaletxeko ekitaldia bukatu ondoren, oinez hilerrira igoko dira partaideak, Urbizuren hezurrak han uzteko. Udaletxetik irteterakoan, Ordiziako eta Zegamako txirrindulari elkarteek arkua egingo diote. «Joxe txirrinduzalea zen. Ordiziako Txapel Gorri taldean ibili izan zen», dio Etxeburuak. Zegamako hilerrian Oroimenaren Txokoa izeneko oroitarria altxatuko dute, eta bertan utziko dituzte Joxe Urbizuren hezurrak. Zegamako Udalak atzo onartu zuen gune berezi hori sortzea, osoko bilkuran. «Ez da Joxeren hezurrak jasotzeko bakarrik izango, baizik aurrerantzean ager daitezkeen beste batzuenak jasotzeko ere bai. Nolabait, zegamar errepresaliatuez eta fusilatuez oroitzeko txokoa izango da», dio Etxeburuak. Atzo arratsaldean oraindik jartzeko zegoen monolitoa. Oinarria prestatuta zegoen, San Bartolome baselizaren goialdera geratzen den hilerri zatian. Aita, Etzegaraten lurpean Hain zuzen, Joxe Urbizuren aita —Martin Urbizu Otaño— da beste zegamar errepresaliatu bat. Fusilatu egin zuten hura ere, eta bide bazterrean sartu. Familiak badaki non dagoen lurperatuta, baina orain arte ez dute erantzun positiborik jaso ateratzeko egin dituzten eskariek. «Dakiguna da Etzegaraten dagoela. Errebuelta txikian akabatu zuten, eta langile batzuek eta herriko batzuek han lurperatu zuten; tartean, bere anaia batek». Etzegarateko errepidea zabaltzeko obra ugariek ingurua asko aldatu dute. Tokia zein den badakite, hala ere. Behar dutena, erakundeen aldetik laguntzeko konpromisoa da. «Familia saiatu izan da gorpua berreskuratzen. Bide horretan, berriz ere Idiazabalgo Udalarekin harremanetan jarri gara, idazki bat aurkeztuta. 1979an hasi ginen gorpuzkinak ateratzeko saiakerekin, baina ez dugu lortu», dio Etxeburuak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut