Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Profesionalen pilota jaialdia izango da bihar Beasainen, Asegarcerekin hitzarmena sinatu ondorengo lehena

Beasain
Kirola

Enpresa horretako pilotariek Antzizarren egingo dituzte entrenamenduak, aurrerantzean

2015/06/04
Aimar Maiz
Andramendi ikastolak urteroko pilota jaialdia antolatu du. Bihar, ostirala (ekainak 5), 22:00etan hasiko da, Beasaingo Antzizar kiroldegian. Sarrera 15 euro da. Aurrez (gaur eta bihar egunean zehar) Antzizar kiroldegian erosten dituenak, sarrera bakoitzeko beste gonbidapen bat opari jasoko du. Gainontzean, ostiralean 21:00etan zabalduko dute leihatila. Asegarce enpresako zortzi pilotarik jokatuko dute, binaka, bi partidatan. Euskal Telebistak zuzenean emango du jaialdia, ETB1 katetik. Lehenbizi, Arretxe II.a-Iturriaga eta Tainta-Begino ariko dira. Partida nagusian, ondoren, Urrutikoetxea-Ladis Galartza eta Idoate-Untoria.
Pilota jaialdia aurkeztu duten kideak, gaur, Antzizarren: Etor Mendia (Asegarceren ordezkaria), Aitor Larburu (jarduneko zinegotzia), Arkaitz Goikoetxea (Murumendi pilota eskola) eta Juanjo Lasa (Andramendi ikastola)./Aimar Maiz

Pilota jaialdia aurkeztu duten kideak, gaur, Antzizarren: Etor Mendia (Asegarceren ordezkaria), Aitor Larburu (jarduneko zinegotzia), Arkaitz Goikoetxea (Murumendi pilota eskola) eta Juanjo Lasa (Andramendi ikastola)./Aimar Maiz

Beasaingo Udalak, Beasaingo Kirol Fundazioaren bitartez, hitzarmen bat sinatu du Asegarce enpresarekin. Aurrerantzean, enpresa horretako pilotariek Antzizar kiroldegian egingo dituzte entrenamenduak. Bertako instalazioak, kirol teknifikazio zentroa, frontoia eta uretako eremua erabiliko dute, Etor Mendia prestatzaile fisiko lazkaotarraren aginduetara. Asegarceren pilotari gipuzkoarren prestakuntzarekin hasi zen Mendia, baina gaur egun beste herrialdeetakoak ere baditu taldean, hauek: Aimar Olaizola, Jon Ander Albisu, Iñaki Artola, Mikel Olaetxea, Asier Arteaga (aurki debutatuko du profesionaletan), Ladis Galartza eta Begino. Beasaingo Udaleko jarduneko zinegotzi Aitor Larburuk eta Murumendi Pilota Eskolako arduradun Arkaitz Goikoetxeak onuragarri jo dute hitzarmena, pilota Beasainen eta inguruan indartzeko aukera izango delako, bai ostiraleko jaialdia, bai Asegarcerekin egingo den lankidetza.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut