126 korrikalarik bete dute 7,5 kilometroko bidea, 37. ekitaldia izan da gaurkoa

Legorretako Herri Krosaren irabazleak sariak jaso berritan
Legorretako 37. Herri Krosa egin dute gaur goizean. Umeen lasterketa goizeko hamarrak aldera izan da eta helduena hamaikak pasata. 126 lagunek parte hartu dute eta emakumezkoetan Ainhoa Lekuona izan da lehena, gizonezkoetan Iker Pagola. Korputz egunaren bezperako lasterketak Legorreta girotu du gaurkoan ere eta asko ziren helmugan korrikalarien zain zeuden ikusleak. Sariak banatu dituzte eta haurren mailatako irabazleak nahiz helduen mailatakoak igo dira taulara. Arratsaldean egingo duten askarirako dena prest daukate frontoian. Gaur, karakolak eta barrikako ardoa banatuko dituzte Legorretan.
Irabazleen denborak:
- Ainhoa Lekuona: 0:30:18
- Iker Pagola: 0:24:37