Caritasen aldeko futbol torneoa jokatu dute Argixaon
Urolako, Beasaineko eta Ermuako (Bizkaia) taldeetako futbol eskoletako haurrek lehiaketa jokatu dute gaur Argixaon, Zumarragan, Caritasen alde. Janari bilketa egin dute gaur, baita aste osoan ere Urretxuko eta Zumarragako supermerkatuetan.
The post Caritasen aldeko futbol torneoa jokatu dute Argixaon appeared first on Otamotz.
Urolako, Beasaineko eta Ermuako (Bizkaia) taldeetako futbol eskoletako haurrek lehiaketa jokatu dute gaur Argixaon, Zumarragan, Caritasen alde. Janari bilketa egin dute gaur, baita aste osoan ere Urretxuko eta Zumarragako supermerkatuetan. Bildutako guztiak jasoko du Caritasek. Elikagaiez gain, errifak saldu dituzte eta bildutako dirua ere Caritasentzat da. Urolatik esan dutenez, “dagoen beharra ikusita lehiaketa antolatzea erabaki genuen”. Eskolako haurrentzat ikasturteari festa giroan amaiera emateko modua ere izan da. Sariak Urretxuko eta Zumarragako Caritaseko ordezkariek banatu dituzte.
The post
Caritasen aldeko futbol torneoa jokatu dute Argixaon appeared first on
Otamotz.