Joste Eguna da Urretxun eta Zumarragan
Gure Esku Dago dinamikaren hariarekin oihalak josten ari dira Gernikako Arbola plazan
Joste Eguna da gaur Urretxun eta Zumarragan. Areizaga-Kalebarrenen elkartu dira goizean, Gernikako Arbolan bazkaria egin dute eta oihalak josten ari dira orain plazan bertan. Datorren ostegunean Gure Esku Dago-koek elastikoak salduko dituzte eta deialdia egin diete urretxuarrei nahiz zumarragarrei kamixetak eros ditzaten. Hamasei laguneko talde batek oihalak Anoetara eramateko ardura hartuko dute ekainaren 21eko ekitaldi nazionalean.