Ormaiztegiko gaztetxeak 9. urteurrena ospatuko du larunbatean

Egun guztiko egitaraua prestatu dute: haurrentzako ekintzak, toka eta mus txapelketa eta afaria izango dira, besteak beste.

Ormaiztegiko gaztetxeak antolatutako AHTaren aurkako eguna, 2010ean.  / Estitxu Imaz

Ormaiztegiko gaztetxeak antolatutako AHTaren aurkako eguna, 2010ean. / Estitxu Imaz

Bederatzigarren urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Ormaiztegiko gaztetxeak larunbaterako, “gazteak izandakoei, garenei eta izango direnei” zuzenduta. 2006an lortu zuten Ormaiztegiko gazteek gaur egun gaztetxea dagoen lokala, eta hainbat ekintza antolatu dituzte ordutik: AHTaren kontrako eguna, sagardotegietara irteerak, gazte galdeketa, irlandar eguna… Larunbateko ekitaldietan gaztetxearen sorreran izan ziren haiek eta gaur egun gaztetxea aurrera eramaten duten gazteak bildu nahi dituzte, urte hauetako ibilbidea denek batera ospatzeko eta datorren urteko urteurren borobilerako motorrak berotzeko.  
Larunbateko egitaraua:  11:00. Haurrentzako lorategi tailerra, udaletxeko atarian. Haurrekin batera loreak landatuko dituzte udaletxearen ondoko lorategian. 12:00. Toka txapelketa. Izen ematea 11:30ean hasiko da. Txakelketak irauten duen bitartean txorizo eta odolki pintxoak salduko dituzte. 16:00. Haurrentzako jolasak pilotalekuaren aurrean. 18:00. Kuadrillen arteko jolasak, plazan. Ondoren trikipoteoa. 21:30. Afaria, plazan. Tikeak bi euro balio ditu. Edaria sartzen da prezio horretan, baina jatekoa bakoitzak berea eraman beharko du. Parrilak erabilgarri egongo dira edonorentzat. Bi gitarra jolek girotuko dute afalostea.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa