Eskola mailako umeen triatloia egingo dute Lazkaon
LAZKAO // Antzar Korrikalari Taldeak eta Lazkaoko Udalak antolatuta, eskolaumeentzako triatloia egingo dute bihar. San Jose auzoan (zinearen ondoan) jarriko dute irteera puntua; ondoren igerilekuan, eta ikastolako patioan jarraituz. Aurre benjamin mail...
LAZKAO // Antzar Korrikalari Taldeak eta Lazkaoko Udalak antolatuta, eskolaumeentzako triatloia egingo dute bihar. San Jose auzoan (zinearen ondoan) jarriko dute irteera puntua; ondoren igerilekuan, eta ikastolako patioan jarraituz. Aurre benjamin mailakoak 10:00etan abiatuko dira, benjaminak 10:30ean eta kimuen mailakoak 11:00etan. Parte hartzeko ez dago izenik eman beharrik.