Xabier Zaldua, bosgarren Gipuzkoako aizkolari txapelketan
Atzo (igandea) Gipuzkoako aizkolari txapelketa jokatu zen Astigarragan. Xabier Zaldua zumarragarra bosgarren postuan sailkatu zen. Julen Alberdi Txikia IV azkoitiarra nagusitu zen, laugarren aldiz. 29 minutu eta 17 segundo behar izan zituen lana bukatzeko. Bigarren postuan Eneko Otaño sailkatu zen (32:41), hirugarrenean Mikel Larrañaga (33:08), laugarrenean Arkaitz Etxebeste (34:15), bosgarrenean Zaldua (35:19) eta seigarrenean Ugaitz Mugertza (43:26).














